Larraulgo jaiak 2022

Orientazio proba egin dute Larraulgo festen barruan

Jon Miranda Labaien 2022ko abuztuaren 5a

Herritar guztientzat orientazio froga egin dute plazatik abiatuta, gaur goizean.

Larraulgo festen hirugarren eguna da gaurkoa. Asteazkenean txupinazo eta Pello Joxeperen jaitsieraren ondoren, atzokoan, gazteek kanpaldia egin zuten. Gaur, haur, gazte eta helduentzat orientazio froga egin dute, herriko plazatik abiatuta.

Gipuzkoako Orientazio Taldeak antolatu du gaurko proba. Plazan bertan, balizak baliatuz, hainbat proba egin dituzte herritarrek eta ondoren herrian zehar orientazio froga egin dute. Mapa eskutan hartu, eta herrian zehar egon diren balizetara joanez, kontrol txartelean apuntatu behar izan dute parte hartzaileek han topatutako galderen erantzunak.

Gaur arratsaldean jarraituko du festak:

  • 18:00. Herri kirolak.
  • 20:30. Barrikotea plazan.
  • 22:00. Gabenara taldea.

Igandera arte luzatuko dira San Esteban festak Larraulen. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!