Larraulgo jaiak 2022

Suziria lehertu da Larraulen

Leyre Carrasco 2022ko abuztuaren 3a

Lau eguneko festa prestatu dute Larraulen, eta hain zuzen, gaur arratsaldean eman diote hasiera San Esteban jaietako egitarauari. Igandera arte izango da zer ospatu.

Txupinazoa botaz eta Pello Joxepe elizatik behera jaitsiz abiatu dira Larraulgo festak. Aurten Ayala Serrano eta Eñaut Urkaregi herritar eta txirrindulari gazteek bota dute jaien hasierako txupinazoa. Bertan, pandemiak eragindako une gogorrak ekarri dituzte gogora, baina aurtengo festetarako "indartsuago" eta "gogotsuago" daudela azpimarratu dute. Horrez gain, jai berdinzaleak eta errespetuan oinarritutakoak nahi dituztela aldarrikatu dute.

Behin suziria lehertuta, festak hartu du Larraulgo plaza. Umeentzako goxokiak bota dituzte udaletxeko balkoitik, eta batzuk ezustean harrapatu dituzte udaletxeko atetik korrika irten diren buruhaundi txikiak. Horren ostean, Joselontxo txarangaren doinuek girotu dute plaza.

Aurrerantzean ere ekintzaz beteko da Larraul. Ikusi hemen egitarau osoa.

Erlazionatuak

San Esteban jaiak abiatu diren unea

Leyre Carrasco 2022 abu 03 Larraul

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!