Jexux Mari Irazuk irabazi du Leitzako Mingañe Saltsan sariketa

Ataria 2022ko ekainaren 6a

Argazkia: Erran.eus

Ostiralean jokatu zen Leitzako Torrea tabernan Mingañe Saltsan bertso afariko lehiaketako finala. Iban Urdangarin, Jone Uria, Oihana Bartra, Josu Sanjurjo, Eneko Lazkoz eta Jexux Mari Irazu aritu ziren kantuan, eta larrauldarrak irabazi zuen.

Ostiralean bertso afariko Mingañe Saltsan sariketako finala jokatu zen Leitzako Torrean. Mikel Azpiroz aritu zen gai jartzaile eta 60 lagun inguru bildu ziren bertara. Ia bi ordu eta erdiko saioaren ondoren, epaileek Jexux Mari Irazu izendatu zuten txapeldun. Sari gisa Leitzako festetako blusa eta festetako bertso saioan parte hartzeko gonbidapena eskatu ditu larrauldarrak.

Lehenengoz antolatu du Leitzako Atekaberts bertso eskolak Mingañe Saltsan sariketa. Afari bueltako hiru saio eta finala izan ditu sariketak. Finalean kantatu duten sei bertsolariez gain, ondorengo beste bertsolari hauek hartu dute parte Uitzin, Berastegin eta Aranon jokatutako finalerdietan: Paule Loizaga, Xabier Legarreta Arano, Ander Fuentes Itturri, Maddi Ane Txoperena, Asier Azpiroz, Sarai Robles, Ane Zuazubiskar, Joanes Illarregi, Ekhiñe Zapiain eta Eneritz Artetxe, eta eskualdeko bi ordezkari, Iñigo Gorostarzu Etxorde berastegiarra eta Beñat Iguaran amasarra.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!