Kokedama tailerra egingo dute Larraulen

Ataria 2021eko irailaren 15a

Irailaren 24an, 17:00etan egingo dute tailerra. Material bila mendira joan eta ondoren sortuko dute kokedama. Aurrez izena eman beharko da.

Olivia Sanchezek kokedama tailerra eskainiko du irailaren 24an Larraulen. Teknika japoniarraren bitartez artea eta natura uztartzeko aukera izango da.

17:00etan egingo dute hitzordua eta material bila mendira atera ondoren egingo dute kokedama. Izen emateak 634 289 327 telefonoan edo kultura@larraul.eus helbidean egin beharko dira. Helduek 10 euro eta umeek 5 euro ordaindu beharko dituzte (bigarren umeagatik 4 euro ordaindu beharko dira).

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!