Udan kultur ekintzak egingo dituzte Larraulen

Ataria 2021eko uztailaren 15a

Iaz, San Esteban egunez antolatu zuten bertso saioan ateratako irudia

Larraulgo Udalak hainbat ekimen antolatu ditu datozen asteetarako.

Osasun egoerak ahalbidetzen duen heinean, erantzukizun osoz eta neurri guztiak betez antolatuko dituzte ekitaldiak. Hona hemen egitaraua:

  • Uztailak 27, asteartea
    09:00. Mater-ontzi museo eko-aktibora bisita egingo da. Izen ematea beharrezkoa izango da, 634 289 327 telefono zenbakian.
  • Uztailak 30, ostirala
    21:00. Zinema aire librean.
  • Uztailak 31, larunbata
    11:00. Ume jolasak.
    19:30. Mugan taldearen kontzertua.
  • Abuztuak 1 igandea
    11:00. Pilota partidak.
    11:00. Sagardo dastaketa komentatua. Aurrez eman beharko da izena 634 289 327 telefonoan.
    18:30. Bertsolariak. Gai jartzen Amaia Agirre eta bertsotan, Oihana Iguaran, Iker Zubeldia, Amets Arzallus eta Maialen Lujanbio.
  • Abuztuak 2, astelehena
    10:00. Mendi irteera. Plazatik abiatuta, irteera interpretatua izango da Jon Zulaikaren gidaritzapean.
    19:00. Mikra akrobazia antzezlana.
  • Abuztuak 3, asteartea. San Esteban eguna
    11:00. Meza.
    12:00. Jolasak.
    19:00. Arineketan ikuskizuna.
  • Abuztuak 24, asteartea. San Bartolome eguna
    11:00. Meza.
    19:00. Trikitilariak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!