BERTSOA

Aurpegira barrez

Erabiltzailearen aurpegia Maddi Etxeberria 2021eko ekainaren 18a

Doinua: ETAren su etenetik.

Pandemia mundial bat

ez denez izan nahikoa,

argiaren igoerak

hustu digu poltsikoa.

Ordubitatik seitara

prestatu behar, mahaikoa;

labadora merkeena

goizeko lauretakoa.

Nahiz gurea berez izan

mundu demokratikoa,

aurpegira barrez ari

zaizkigu, ta betikoa.

Boteretik bota behar

jende guztiz zinikoa.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!