Maiatza bukatu bitartean kirolaren inguruko ekitaldiak egingo dituzte Larraulen

Ataria 2021eko maiatzaren 18a

Kirol Astean antolatutako ekitaldietan parte hartzeko aurrez eman behar da izena, kultura@larraul.eus helbidean edo 634 28 93 27 telefonoan, whatsappez. Maiatzaren 19a da azken eguna.

Larraulgo Udalak Kirol Astea antolatu du aurten. Maiatzaren 19tik 30era izango dira ekitaldiak.

Hona hemen osatu duten egitaraua:

  • Maiatzak 19-27

17:00-19:00. Zirku tailerra Iraiz Lizarragaren eskutik salto gelan.

  • Maiatzak 23, igandea

09:30. Mendi ibilaldia Larraulgo mugarriak ezagutuz Koldo Jauregiren eskutik.

  • Maiatzak 25, asteartea

18:00. Zumba saioa Aintzane Agirreren eskutik.

  • Maiatzak 27, osteguna

17:00. Slack line tailerra Oreka-t taldearen eskutik.

  • Maiatzak 29, larunbata

10:00. Bizikleta elektrifikazio tailerra. Norberaren bizikleta elektrifikatzeko aukera izango da tailerrean baino beharrezko kit-aren erosketa norberak egin beharko du.

  • Maiatzak 30, igandea

10:00. Krosa guraso, heldu, gazte eta haurrentzat, herriko gazte ekintzaileek antolatuta.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!