Bertso jarrien kantaldia egin dute Larraulen

Ataria 2021eko maiatzaren 17a

Harituz Bertsozale Taldeak antolatuta bertso jarrien kantaldia egin zuten Larraulgo elizan. Eskualdeko bertsolari eta bertsozaleek bertso sorta berriak nahiz historikoak abestu zituzten Aitor Atxega gitarristak lagunduta.

Bertso jarrien kantaldia Harituz Bertsozale Taldearen ekimen nagusi eta zaharrenetakoa da. 2012tik, urtero egin izan da, afari formatuan ia beti. Aurten, ordea, osasun egoeraren larritasuna medio, ekitaldia kantaldi formatuan egin dute formatu hobea izan daitekeelako bertso sortak abestu nahiz entzuteko. Aurtengo ekitaldia berezia izan da beste hainbat arrazoirengatik ere. Hainbat larrauldarrek euren sortak prestatu eta abestu zituzten herritarren aurrean, tartean, eskolako haurrek eta oholtza gainean inoiz gutxitan ikusi ohi den jendea ere ikusi eta entzun ahal izan zen ekitaldian.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!