Bigarren jardunaldian garaipena eskuratu dute gipuzkoarrek

Ataria 2020ko irailaren 16a

Iparralde Senpere 2 eta Gipuzkoa taldeak, Saran.

Euskal Herriko Bote Luzeko V. Txapelketaren bigarren jardunaldiko partida guztiak Iparraldean jokatu dira. Gipuzkoa taldeak Saran jokatu zuen, errugbi zelaian, eta Iparralde Senpere 2 taldearen aurka 9-2 irabazi zuten. Gipuzkoa taldean Iñaki Esnal eta Jon Urbieta larrauldarrak daude.

Beste partidetan Iparralde Itxasu taldeak galdu egin du Bizkaia 2 taldearen aurka 2-9 emaitzarekin, eta Iparralde Amikuze taldeak ere galdu egin du Bizkaia 1 taldearen aurka 4-8 emaitzarekin.

 

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!