Bi larrauldar bote luzeko txapelketan

Ataria 2020ko irailaren 8a

Euskal Herriko Bote Luzeko Txapelketa joan den asteburuan hasi zen jokatzen. Guztira zazpi talde ariko dira lehian, bi multzotan banatuta. Horien artean Gipuzkoa dago, eta bertan, eskualdeko bi pilotari. Hain zuzen ere bi larrauldar: Iñaki Esnal eta Jon Urbieta. 

A Multzoan egongo da, Bizkaia 1, Iparralde-Senpere 2 (Lapurdi) eta Iparralde-Amikuzerekin batera (Behe Nafarroa). B Multzoan Bizkaia 2, Iparralde-Senpere 1 (Lapurdi) eta Iparralde-Itxasuarrak (Lapurdi) ariko dira lehian. 


Txapelketa ligaxka moduan jokatuko da, hau da, multzo bakoitzeko taldeen artean izango dira lehen partidak. Irailaren 20ra arte iraungo du ligaxka horrek. 


Ondoren, multzo bakoitzean lehen bi postuetan sailkatutako taldeek finalerdiak jokatuko dituzte, partida bakarrera, irailaren 27an. Azkenik, finala urriaren hasiera aldean jokatuko dela iragarri dute. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!