Hitano ikastaroa antolatu dute Larraulen

Ataria 2020ko irailaren 2a

Hastapen ikastaroa izango da eta hiru saio eskainiko dituzte. Izen emateak 634 289 327 telefono zenbakian egin beharko dira.

Urriaren 17an, urriaren 31n eta azaroaren 7an, hiru larunbatetan izango dira saioak, Larraulgo liburutegian 10:00etatik 12:30era. 16 urtetik gorakoek parte hartu ahal izango dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!