Hitano ikastaro laburra egingo dute udazkenean

Ataria 2020ko abuztuaren 10a

Larraulgo Udalak 16 urtetik gorakoei zuzendutako hiru saioko ikastaroa antolatu du.

Udazkenean Hitanoaren ikastaro laburra egitekotan dira Larraulen. Udalak hitanoa ikasteko edota dakitena aberasteko aukera eskaini nahi du ikastaro laburrarekin.

Hasiera batean, bi ordu eta erdiko hiru saio izango direla aurreratu dute udaletik. Larunbatetan izango dira saioak: urriaren 17an eta 31n, eta azaroaren 7an. Hamasei urtetik gorakoei zuzenduta dago ikastaroa, eta saioak Larraulgo liburutegian izango dira 10:00etatik 12:30era.

Interesatuek izena eman beharko dute 634 289 327 telefono zenbakira deituz edo idatziz. Prezioa irakaslearekin adosteko dago.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!