Eskulan tailerrak egingo dira Larraulen

Ataria 2020ko uztailaren 2a

Olivia Sanchez irakaslearekin aritu ahal izango dute 6 urtetik aurrerako herritarrek. 6 eta 10 urte artekoek heldu batekin joan beharko dute.

Hauek dira eskainiko diren tailerrak:

  • Decoupage tailerra: teknika horrekin kartoizko figura ezberdinak egiteko aukera izango da. Uztailak 7an, 16:30etik 19:30era. Prezioa 12 euro.
  • Pintura oihalean: Motxila, poltsa, kamiseta, zapatilak... norberak eramandako materiala pintatzeko aukera izango da. Uztailaren 14an 16:30etik 19:30era. Prezioa 12 euro.
  • Bisuteria tailerra: pitxiak egiteko aukera izango da bertan.  Uztailaren 21ean 16:30etik 19:30era. Prezioa 12 euro.
  • Margoketa tailerra: artista handien pare, koadro bat egiteko aukera izango da. Uztailaren 28an 16:30etik 19:30era. Prezioa 12 euro. 

Izen emateak 634 289 327 telefonoan edo kultura@larraul.eus helbidean.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!