Larraulgo udalbatzak salbuespenezko eta presazko deialdi bat onartu du, norbanakoei eta familiei laguntzak emateko, COVID-19a hedatzearen ondoriozko osasun alertak eragindako egoera arintzeko. Jarduera ildo horien bidez, alarma egoeraren ondorioz jarduera ekonomikoa uzteak eragindako kalte ekonomikoei aurre egin nahi zaie.
Larraulgo Udalak 8.000 euroko gastua baimendu du 2020ko udal aurrekontuan, koronabirusaren pandemiak eragin dituen ondorioei aurre egiteko laguntzak bultzatzeko. Eskaerek aurrekontuko kontu saila gainditzen badute, laguntzak onuradun guztien artean banatuko dira.
Laguntza ekonomikoak hasteko epea joan den 2020ko martxoaren 14an alarma-egoera deklaratu zen, eta, aldizkakoak ez diren baliabide ekonomikoak dira, norbanakoentzat eta familientzat, betiere ekonomia-jarduera uzteagatik kalte ekonomikoak jasan badituzte COVID-19 pandemiaren ondorioz.
Bi laguntza ekonomiko mota dira. Lehenengoaren finantziazioa 5.000 eurokoa da, eta besteren kontura edo bere kontura lan egiteagatik diru sarrerak murriztu zaizkien herritarrei bideratuko zaie, beti ere, ABEE bategatik, jarduera etetegatik edo jarduera ixtegatik, hilean 1.100 euro baino gutxiago sartzea ekarri badu, alarma-egoeraren adierazpenetik zuzenean eratorria. Udalak, diru laguntza honen bidez, familiaren errenta osatuko du, hilean 1.100 euro bitarte, familia unitate bakoitzeko 700 euro gehienez.
Bigarren laguntzak 3.000 euroko partida du eta ikastetxeak ixtean 12 urtetik beheitikoak zaintzeko sortzen diren zailtasunak arintzera bideratuta dago. Eguneko zentroak ixtean inoren laguntza behar duten pertsonak zaintzeko sortzen diren zailtasunak arintzeko laguntzak dira, baita horiek zaintzeko beste zerbitzu batzuk ere. Kontziliaziorako laguntza hauek 2020ko uztailaren 31ra arte luzatuko dira eta alarma egoera bukatu edo dagokion sektorearen jarduera berrabiarazi arte iraungo dute.
Eskatzaileak aurreikusitako bi diru laguntza lerroetako bat bakarrik jasotzeko eskubidea izango du, hau da, ezin izango du diru laguntza bat baino gehiago jaso hainbat kontzepturengatik, baizik eta modalitate bakar batekoa bat eskatu ahal izango du, gehienez ere 500 euro hilean lehen lerroan eta 700 euro hilean bigarrenean.
Eskabideak udaleko erregistro orokorrean eta udalaren web orrian eskura dagoen eskabide ereduaren arabera aurkeztu behar dira eta horretarako epea 15 egun baliodunekoa izango da, deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamuneanhasita.