Koronabirusa

Egunero dugun plana

Erabiltzailearen aurpegia Maddi Etxeberria 2020ko apirilaren 26a

Doinua: ETAren su etenetik.

Teleikasketak edo

beste batzuk telelana

hori da etxe askotan

egunero dugun plana.

Kirol apur bat eginaz

jolin, zer nolako drama:

errutina berri bila

gu Patry Jordanengana.

Ikasketa erraldoi bat

dator honekin gugana

pazientziaz hartu eta

segi egunotan barna

umorea mantenduz, ta

jaso besarkada bana.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!