Koronabirusa

Larraulgo Kirol Astea bertan behera geratu da

Ataria 2020ko apirilaren 21a

Egoera normaltasunera etorri bezain pronto, udalak larrauldarrekin batera erabakiko du urte amaierara atzeratu edo 2020ko edizioa bertan behera utzi.

Azken urteetan maiatzean antolatu izan da Larraulen Kirol Astea. Alabaina, COVID-19ak eragindako alarma egoera indarrean dagoenez, eta egoera honen luzapena noiz artekoa izango den jakin gabe, gizarte erantzukizunez jokatu eta parte hartzaileen segurtasuna bermatzea lehenetsi du udalak. 
 
 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!