Azkenean, otsaila

Erabiltzailearen aurpegia Maddi Etxeberria 2020ko otsailaren 7a

Doinua: Itsasoari begira. 

Guztiontzako bukaezina

izan denez urtarrila

egun luzeak, aste luzeak

hil bukaeraren bila.

Nahiz ta sekula etzetorrela

uste genun otsaila,

hilaren batak duela gutxi

ere jo digu ezkila;

jarraian doan urte osoa

hobea izan dadila!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!