Larraulgo jaiak 2019

Festan murgilduko dira berriz Larraulen

Ataria 2019ko abuztuaren 22a

Abuztuaren hasieran ospatzen dituzte San Esteban jaiak Larraulen, baina San Bartolome eguna ere aprobetxatzen dute festarako.

Abuztua festaz beteta dute Larraulen. Abuztuaren hasieran San Esteban jaiak izan zituzten. Orain, berriro festan murgilduko dira, San Bartolome aitzakia hartuta. Egun bateko egitaraua da, baina denetarik izango dute.

11:00etan ekingo diote egunari meza nagusiarekin. Ondoren, hamaiketakoa egingo dute. Arratsaldean, berriz, kirola, janaria eta musika izango dira nagusi. 17:00etan helduen eta haurren esku pilota partidak jokatuko dituzte frontoian. Kirola egiteak dakarren gosea asetzeko, sardinak jango dituzte plazan, 19:30ean. Gainera, arratsaldea eta gaua alaituko dituzte Ansorregi eta Larrañaga trikitilariek. Zortedunek eguna gustura amaitzeko, orgaren zozketa ere egingo dute, 20:30etik aurrera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!