Larraulgo jaiak 2019

Gazteen arteko desafioa egin dute Larraulen

Ataria 2019ko abuztuaren 3a

Herri kiroletan aritu dira herriko gazteak bi taldetan banatuta. Azkenean, bi txanda egin ondoren, laranja kolorekoek irabazi dute dema.

Aizkoran, trontzan, korrika, lokotx biltzen, txingatan, sagar biltzen, bizikletan eta uztaia bultzatzen aritu dira. Bi txandak laranja koloreko taldeak irabazi ditu.

Kantu poteoaren ostean afaria egingo dute Larraulen eta gauean Patxuko Nice eta Marmoka taldeak ariko dira. Ondoren, DJ Elepuntoren musikaz gozatzeko aukera izango da.

Bihar izango dute jaien azkeneko eguna Larraulen eta horretarako egitarau oparoa prestatu dute.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!