Larraulgo jaiak 2019

Larraulgo gazteak aparretan

Ataria 2019ko abuztuaren 2a

Larraulgo jaien barruan, gaur, umeen eguna dute. Gosariaren ondoren, haurrentzako antolatutako altxor bilaketan aritu dira eta ondoren apar festa izan dute gazteek.

San Esteban festen bigarren eguna dute Larraulen. Haurrek bazkaria izango dute elkarrekin eta ondoren puzgarriak izango dira. Iluntzean barrikotea izango da eta segidan mozorro festa.

Larraulgo jaietarako lau egunetako egitaraua prestatu dute aurten.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!