Larraulgo jaiak 2019

Suziria lehertuta, lau festa egun dituzte aurretik Larraulen

Irati Urdalleta 2019ko abuztuaren 1a

Gaur arratsaldean botatako txupinazoarekin hasi dituzte lau eguneko San Esteban jaiak. Eraso sexistak saihestearen aldeko mezua zabaldu nahi izan du alkateak.

Txupinazoa botaz eta Pello Joxepe elizatik behera jaitsiz abiatu dira Larraulgo festak. Aurretik, alkateak mezu bat ere irakurri nahi izan du. Bertan, festak antolatzen aritu diren guztiei eskerrak eman nahi izan dizkie eta beraien lana azpimarratu du. Horrez gain, sexu erasoak saihestea herritarren nahiz erakundeen lana dela gogorarazi du. Azkenik, festa zoriontsuak opatu dizkie herritar guztiei.

Behin suziria lehertuta, festak hartu du Larraulgo plaza. Umeentzako goxokiak bota dituzte udaletxeko balkoitik, eta batzuk ezustean harrapatu dituzte urez betetako puxikek. Gainera buruhandiak atera dituzte gazteek nahiz haurrek.

Aurrerantzean ere ekintzaz beteko da Larraul. Ikusi hemen egitarau osoa.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!