Larraulgo jaiak 2019

Festarako aukera bikoitza

Irati Urdalleta 2019ko uzt. 31a, 09:00

Bi aldiz murgilduko dira festan Larraulen: lehenengo San Estebanetan eta gero San Bartolome egunean. Batean zein bestean, egitarau oparoa izango dute larrauldarrek nahiz bertara hurbiltzen direnek.

Txupinazoa botaz eta Pello Joxepe jaitsiz ekingo diete festei Larraulen. Ondoren, buruhandiak aterako dituzte, musikaz lagunduta. Iluntzean, gazteenek izango dute festarako aukera, beraientzat prestatu baitute gazte kanpaldia. Gainera, etxetik kanpo afaltzeko aukera edukiko dute eta aspertu ere ez dira egingo, jolasak ere antolatuta baitituzte.

Hurrengo egunean, kanpaldiarekin jarraitzeko, gosaria izango dute gazteek. Jasotzen bezala, ematen ere badakite Larraulgo gazteek eta, kanpaldiaren ondoren, beraiek antolatu dieten altxorraren bila jolasean ibiliko dira haurrak. Egunean zehar, txikienek jarraituko dute festaren protagonista izaten. 12:00etan aparrez inguratuko dira, apar festarekin, eta ondoren, bazkaldu egingo dute. Arratsaldean ere ez dira geldirik egongo, adin guztietarako puzgarriak egongo baitira. Haurrekin batera, helduagoak ere ibiliko dira festan, beraientzat antolatu den mus txapelketan. Egun osoa festan igaro ostean, indarrak berreskuratuko dituzte 21:00etan egingo den barrikotean. Ondoren, irudimena martxan jarriko dute mozorro gauean eta musikarik ere ez da faltako DJ Jo Ta Txorekin. Urteroko ohiturari segituz, parrandazaleentzako baratxuri zopa ere izango da goizaldera.

Batzuk ajea pasa ezinik ari direla iritsiko da San Esteban eguna. Goizean, meza eta hamaiketako herrikoia izango dituzte, eta arratsaldean, berriz, herri kirolak. Herri afariaren aurretik, poteoa kantuan egingo dute eta afalostea musikaz alaituko du Patxuko nice taldeak. Amaitu ere musikaz egingo dute eguna. Horretarako, Marmoka taldea eta DJ Elepuntoren kontzertuak egongo dira.

Azken eguna izan arren, bete-betea izango da igandea ere. 12:00etan sagardo dastaketa egingo dute. Ondoren, herriko gaztetxoen txanda izango da, Irria galdu zuen herria antzezlana egingo baitute. Paella herrikoian bazkalduta, bertso saiora joango dira larrauldarrak. Bertan bertsolari bikainak izango dituzte zain: Maialen Lujanbio, Iker Zubeldia, Nerea Ibarzabal eta Unai Agirre. Festei dantzan emango diete amaiera, Izer eta Alabierren erromeriarekin.

San Bartolome egunez, besteak beste, hamaiketakoa, pilota eta frontenis txapelketak, sardina jatea eta trikitilariak izango dituzte.

EGITARAUA:

ABUZTUAK 1, OSTEGUNA

19:30.
Txupinazoa eta Pello Joxeperen jaitsiera.

Ondoren.
Buruhandiak musikaz lagunduta.

20:30.
Gazte kanpaldia.

21:30.
Gazte afaria.

Ondoren.
Jolasak.

ABUZTUAK 2, OSTIRALA

10:00.
Gosaria.

11:00.
Herriko gazteek haurrentzat antolaturiko altxor bilaketa jokoa.

12:00.
Apar festa.

14:00.
Haurren bazkaria.

15:00.
Puzgarriak adin guztientzat.

16:00.
Mus txapelketa.

20:30.
Barrikote herrikoia Urbeltz plazan.

Ondoren.
Mozorro festa.

23:00.
Jo Ta Txo DJ-a

03:00.
Baratxuri zopa.

ABUZTUAK 3, LARUNBATA

11:00.
Meza nagusia.

12.00.
Hamaiketako herrikoia.

18:00.
Herri kirolak.

20:00.
Kantu poteoa.

20:30.
Afaria egingo dute ostatuan umeentzako.

21:00.
Herri afaria ostatuan.

23:00.
Patxuko nice.

Ondoren.
Marmoka taldea.

Jarraian.
DJ Elepunto.

ABUZTUAK 4, IGANDEA

12:00.
Sagardo dastaketa.

13:30.
Irria galdu zuen herria antzezlana, herriko gazteen eskutik.

15:00.
Paella herrikoia.

18:00.
Bertso saioa, herriko plazan: Maialen Lujanbio, Iker Zubeldia, Nerea Ibarzabal eta Unai Agirre bertsolariekin.

Arratsaldean eta gauean.
Izer eta Alabier.

ABUZTUAK 24, LARUNBATA

11:00. Meza nagusia.

12:00. Hamaiketako herrikoia.

17:00. Pilota eta frontenis txapelketa herrikoiak.

Ondoren. Sardina jatea.

Arratsaldean eta gauean. Trikitilariak.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!