Aurrebenjaminetan, eskuz, Adei Lanzeta eta Aier Iraola adunarrak Iker Gorriti eta Igotz Urruzola alkizarren aurka ariko dira. Benjaminetan, eskuz, Xuhar Iparragirre eta Mattin Ormaetxea adunarrak Amasa-Villabonako Beñat Larrarte eta Oian Dieguezen aurka ariko dira.
Alebinetan, palaz, lau adunarren arteko lehia izango da: Irati Polo eta Alaitz Navarro bikotea, Jone Agirre eta Amaia Sarasola bikotearen aurka. Infantiletan, palaz, Irati Aranburu eta Malen Maiz asteasuarrek Naroa Arretxe eta Irati Tejeria adunarren aurka jokatuko dute.
Azkenik, alebinetan, eskuz, Amasa-Villabonako Eñaut Oñate eta Urko Otaegi bikoteak, Oihan Lanzeta eta Aimar Segurola asteasuarren aurka jokatuko du.