Iñaki Olanok eta Ainhoa Jauregik irabazi dute Larraul-Hernio-Larraul lasterketa

Irati Urdalleta 2019ko martxoaren 18a

Bigarrenak izan dira Aitor Manterola eta Izadi Azkonogieta. Hirugarren lekua, berriz, Goar Lopetegi eta Oihana Zubillarentzat izan da.

Parte hartu duten 180 korrikalariak irteeraren marran zeuden 10:30erako, igandean. Ez zen egunik aproposena izan korrikalarientzat. Izan ere, euria medio, lokatza dezente zegoen Herniora bidean eta hankak lokaztuta iritsi ziren helmugara. Ordubete 14 minutu eta 52 segundo behar izan zituen Iñaki Olanok altzotarrak Larrauldik Hernioko puntara joan eta bueltatzeko. Ainhoa Jauregi urnietarrak, berriz, ordubete 38 minutu eta 10 segundoan burutu zuen ibilbidea. Bigarren postuan, Aitor Manterolak ordubete 16 minutu eta 46 segundoko denbora egin zuen eta ordubete 40 minutu eta 49 segundokoa Izadi Azkonagietak. Hirugarren postua lortu zuen Goar Lopetegi ibartarrak ordubete 16 minutu eta 52 segundo behar izan zituen eta Ohiana Zubillagak ordubete 45 minutu eta 6 segundo.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!