Gazteentzat dinamizazio tailerrak Larraulen

Ataria 2019ko martxoaren 7a

'Berdinbidean Txikiak' programaren esker Larraulgo nerabeek 3 eguneko tailerrak izango dituzte beren arteko harremanak berdintasunean indartzen ikasteko.

Berdinbidean tokiko berdintasunerako politikak sustatzeko Gipuzkoako 10.000 biztanletik beherako herriei zuzendutako programa da. Aldi berean, 1.000 biztanletik beherako herrietako nerabeei zuzenduriko indarkeria matxistaren inguruko hausnarketa- ekintza prozesu bat bultzatzea helburu zuen proiektua martxan jarri zen, “Berdinbidean Txikiak” izenpean.

Orain Larraulen eskainiko dute martxoaren 11, 20 eta 25ean. Gaztentzako dinamizazio tailerrak 18:30etik 20:30era egingo dira Larraulgo gazte lokalean. 12 eta 16 urte arteko gazteei zuzenduta dago. Izen emateak, liburutegian, telefonoz edo WhatsAppez egin daitezke, 634 289 327 zenbakian.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!