M8 Emakumeen Nazioarteko Eguna 2019

Larraulen ere ospatuko dute Emakumeen Nazioarteko Eguna

Ataria 2019ko martxoaren 7a

Emakumeen Nazioarteko Eguna "ospatzeko eta borrokatzeko" eguna dela diote eta, martxoaren 8rako greba deialdiarekin bat egin dute bertako emakumeek. Ekimenak martxoaren 7an eta 9an izango dira.

Martxoak 7, osteguna

15:30. Liburutegian irakurketa partekatua eta merendola.

20:00. Kazerolada ibiltaria.

Martxoak 8, ostirala

Egun osoan. Greba feminista.

Martxoak 9, larunbata

14:00. Bazkaria Ostatuan. Bi menu aukeran, begetarianoa eta bestelakoa. 25 euroan.

18:30. Sexijentziak antzezlana, Bazen Behin Clown taldearen eskutik, balio anitzeko gelan.

2016 urtean Sexijentziak Donostiako Poltsikoko Antzerkiaren Lehiaketan bigarren saria jasotzen du. Sinopsia: Pituxak larru-jotze kontuetan ez du gozatzen. Eta okerrena zera da: bakarrik sentitzen dela orgasmoaren gurtze gizarte honetan. Izan ere, bere inguruan dena da plazer eta gozamen harreman erotikoetaz hitz egiterakoan...

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!