Larraulgo Kortajarena aita-semeak, musean, Gipuzkoako txapeldun

Irati Saizar Artola 2019ko mar. 1a, 20:00

Juan eta Unai Kortajarena aita-semeek jantzi dute Gipuzkoako txapela; eskualdeko beste hamar bikoterekin batera jokatuko dute Euskal Herriko finala, Lizarran.

Larunbatean jokatu zuten Gipuzkoako Mus Txapelketako finala, Zaldibian. 117 bikote aritu ziren txapela lortzeko lehian, eta azken partida Larraulgo bi bikoteren artean jokatu zuten. Juan Kortajarena eta Unai Kortajarena aita-semeek irabazi zute,n Joxe Mari Urbieta eta Ibai Urbietaren aurka.

Hurrengo hitzordua Euskal Herriko Mus Txapelketako finalekoa izango da. Lizarran jokatuko dute, martxoaren 16an. Gipuzkoatik 32 bikote sailkatu ziren Zaldibian, eta horietatik 11 dira eskualdekoak. Larraulgo bi bikote finalistez gain, horiek dira 08:00etarako Lizarran egon beharko duten bikoteak: Leaburuko Iban Amondarain eta Lontxo Goikotxauria; Ibarrako Haritz Garmendia eta Joseba Iturrioz Txantxan; Alegiako Xabi Goikoetxea eta Urko Otamendi; Amezketako Mikel Loidi eta Ioritz Saralegi; Asteasuko Pello Garin eta Ion Ormazabal; Bidaniako Mikel Lasa eta Andoni Egiguren; Ikaztegietako Uxer Mozo eta Jon Luzuriaga; Tolosako Illart Lasa eta Iban Aguero; eta Zizurkilgo Aitor San Sebastian eta Beñat Olazabal.

Lizarrako finalerako, musa eta jaia uztartuko dituen egitaraua osatu dute.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!