Juan eta Unai Kortajarena aita-semeak txapeldun, Gipuzkoako Mus Txapelketan

Irati Saizar Artola 2019ko otsailaren 28a

Eskualdeko beste hamar bikoterekin batera jokatuko dute Euskal Herriko finala, martxoaren 16an, Lizarran

Larunbatean jokatu zen Gipuzkoako Mus Txapelketako finala, Zaldibian. 117 bikote aritu ziren txapela lortzeko lehian, eta azken partida Larraulgo bi bikoteren artean jokatu zen. Juan Kortajarena eta Unai Kortajarena aita-semeek irabazi zuten Joxe Mari Urbieta eta Ibai Urbietaren aurka.

Hurrengo hitzordua Euskal Herriko Mus Txapelketako finalekoa izango da. Lizarran jokatuko da, martxoaren 16an. Gipuzkoatik 32 bikote sailkatu ziren Zaldibian, eta horietatik 11 dira eskualdekoak. Larraulgo bi bikote finalistez gain, hauek dira 8:00etarako Lizarran egon beharko duten bikoteak: Leaburuko Iban Amondarain eta Lontxo Goikotxauria, Ibarrako Haritz Garmendia eta Joseba Iturrioz Txantxan, Alegiako Xabi Goikoetxea eta Urko Otamendi, Amezketako Mikel Loidi eta Ioritz Saralegi, Asteasuko Pello Garin eta Ion Ormazabal, Bidaniako Mikel Lasa eta Andoni Egiguren, Ikaztegietako Uxer Mozo eta Jon Luzuriaga, Tolosako Illart Lasa eta Iban Aguero, eta Zizurkilgo Aito San Sebastian eta Beñat Olazabal.

Lizarrako finalerako, musa eta jaia uztartuko dituen egitaraua osatu dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!