Karin Van Der Worp-ek ama hizkuntza termino nahiko nahasia dela azaldu du:"Ama hizkuntza umeak lehendabizikoz ikasten duen hizkuntza da. Izan daiteke amaren aldetik jasotakoa, baina baita aitaren aldetik ere. Gizarte elebakar batean erraza da identifikatzea zein den hizkuntza hori; elebidun batean konplexuagoa da, Euskal Herrian bezala".