Maddi Etxeberria: "Arazoak izango ditut itzultzen naizenean"

Iñigo Terradillos 2019ko urtarrilaren 23a

Maddi Etxeberria larrauldarra ikastera joan da Mexikora urtebeterako. Idazle eta musikariak bertako kontuak kontatu dizkigu.

Mexikoko gizartea, bizimodua eta kultura erabat desberdina dela dio Etxeberriak. Oso gustura aurkitzen da bertan larrauldarra, eta itzulera ez dela gozoa izango onartzen du. Horrez gain, okerrena, "kaleko jazarpenak" izaten direla dio Maddi Etxeberriak: "Hasieran zorrotz ibiltzen zara baina ezin duzu zerbait esaten dizun bakoitzarekin eztabaidan hasi. Ez da onartzen duzula, baina beste herrialde batean zaudela ikusten duzu". Bestalde, jendea askoz irekiagoa eta familiarragoa dela dio idazle eta musikariak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!