Ikasturte osoko ikastaroetan izena emateko epea irailaren 14an, ostiralean amaituko da. Udazkeneko ikastaroetan, berriz, irailaren 26ra arte eman ahal izango da izena. Larraulgo liburutegian emango da izena, inprimaki bat beteta.
Ikastaro guztiak erroldatu eta ez erroldatuentzat zabalik daude. Informazio gehiago behar izanez gero deitu 634289327 zenbakira edo kultura@larraul.eus helbidera idatzi.
