2018/09/13 17:30

'Luzia espia' ipuin kontaketa liburutegian

'Luzia espia' ipuin kontaketa liburutegian
Liburutegia, Larraul

Luzia Espiak ikusezin izan nahiko luke, ezkutuan eta isil-isilik pistak jarraitu eta liburu eta ipuinetako kontakizunen berri jakiteko; baina ez du inoiz lortzen oharkabean igarotzea, haurrek berehala atzeman eta berarekin batera fantasiazko abenturatan murgildu nahi izaten baitute.

Kontaketa saio berezia proposatzen digu Luziak: haurren parte hartzea bultzatuz, pista ezberdinak jarraituko dituzte eta guztien artean ipuin, kontakizun, kondaira, poesia, aho-korapilo eta asmakizun mordoa ezagutuko. Ipuinak partekatu egingo ditu Luziak, ilusioa eta fantasia piztuz haurrengan, kontaketaren protagonista zuzen bihurtuz, entzule aktibo gisara.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!