Larraulgo San Esteban jaiak 2018

Paella, festei agur esan aurretik

Josu Artutxa Dorronsoro 2018ko abuztuaren 5a

Larraulgo San Esteban festak, aurtengoz behintzat, gaur dute azken eguna. Egitarauari men eginez, paella jatea egin dute gaur, eta herritar ugari bildu da eliza atarian.

Larraulen San Esteban jaiak ospatu dituzte ostegunean hasi eta gaur arte. Gaur eguerdian sagardo dastaketa izan dute bertan, eta ondoren herritarrek herritarrentzat prestatutako paella dastatzeko bildu dira 50 bat larrauldar. Arratsaldean amaituko dira festak, bertso saioa ospatzearekin batera. Hala ere, festa batekin nahikoa ez, eta San Bartolome eguna ere ospatuko dute bertan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!