Larraulgo San Esteban jaiak 2018

Ur freskoa, altxorrik preziatuena

Ataria 2018ko abuztuaren 4a

Haurren eguna ari dira ospatzen gaur Larraulen. Altxorraren bila ibili ostean, apar festa egin dute.

Larraulgo gazteek antolatu dute altxorraren bila jolasa, herriko haurrentzat. Ez dute denbora asko tardatu altxorra topatzen: plaza inguruan gordea zegoen txokolatezko txanponez betetako kutxa.

Opari onena, ordea, ez da hori izan. Gazteak elkarri ura botatzen aritu dira, beroari aurre egiteko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!