Larraulgo San Esteban jaiak 2018

Larraulgo Jaiak 2018: egitaraua

Ataria 2018ko uztailaren 26a

Urtero moduan, aurtengo Larraulgo jai batzordeak bi egitarau desberdin prestatu ditu. Lehena, herriko patroiaren festetarako, ekitaldi andanaz josia. Hilaren 24an, ordea, San Bartolome eguna ere ospatuko dute.

Aurten ere, San Esteban jaiez gain, San Bartolome eguna ere ospatuko dute Larraulen. Datorren ostegunean botako dute txupinazoa, eta horrekin batera jaitsiko da Pello Joxepe. Bezeran, ordea, plazan, zine emanaldi batez gozatzeko aukera izango da.

Abuztuak 1, asteazkena

22:00. Zinema emankizuna plazan.

Abuztuak 2, osteguna

19:30. Txupinazoa eta Pello Joxeperen jaitsiera, festei hasiera emateko.
Ondoren. Buruhandiak eta Gurdi soinu herriko txaranga.
20:30. Gazte kanpaldia: muntaketa lanak.
21:30. Gazte afaria.
Ondoren. Larraul izarpean txangoa.

Abuztuak 3, ostirala. San Esteban eguna

10:00. Gazteen gosaria.
11:00. Meza nagusia.
11:30. Hamaiketako herrikoia.
18:00. Herri kirolak.
21:00. Zahagi ardoa.
20:00. Kantu poteoa Usarrabi taldearekin.
Ondoren. Herri afaria.
23:00. Balerdi Balerdi musika taldea.
Ondoren. DJ Balber.

Abuztuak 4, larunbata

11:00. Altxorraren bila jolasa.
12:00. Apar festa.
14:00. Haurren bazkaria.
15:00. Puzgarriak.
16:30. Mus txapelketa.
20:30. Barrikote herrikoia Urbeltz plazan.
23:00. DJ Urki.
03:00. Baratxuri zopa.

Abuztuak 5, igandea

12:30. Sagardo dastaketa trikitilariek alaituta.
13:30. Toka txapelketa.
15:00. Paella herrikoia.
18:00. Bertso jaialdia: Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Oihana Iguaran eta Haritz Mujika. Gai jartzailea: Larraulgo bertso taldea.
Ondoren. Izer eta Alabier trikitilariak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!