Kaiku tibetarren meditazio kontzertu eta tailerra

Ataria 2018ko maiatzaren 15a

Maiatzaren 26an, Larraulgo kultur etxean izango da, 09:30ean h asita eta hiru orduko iraupena izango du. Aurrez eman beharko da izena, 697 693 637 telefonoan eta 45 euro ordaindu beharko dira.

Meditazio kontzertua izango da Larraulen eskainiko dutena. Norberaren barruarekin eta arimarekin komunikazio berriak bilatzen saiatuko dira modu erlaxatuan. Horretarako, kaiku tibetarrez gain, Tuva eskualdeko kantu eta danbor 'txamanikoak' izango dira. Beste instrumentu batzuk ere erabiliko dira: kuartzozko kaikuak, diapasoiak, perkusioak eta Armeniako duduak erabiliko dira.

Tailer honetan modu sinple eta erraz batean, meditazio mota ezberdinekin eta norberaren barnearekin kontaktatu nahi da, horretarako soinua, kaikuen erabilera eta ahoskera landuko dira. Tailerrean ikasitako erremintak egunerokoan baliagarriak izango dira, antzinako teknikak erabiliz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!