Egitaraua antolatu dute Larraulen Emakumeen Nazioarteko eguna ospatzeko eta aldarrikatzeko. Hauek dira prestatu dituzten ekimenak:
Martxoak 7, asteazkena
19:00. Ama lurraren ahotsak: Emakumeek elikadura subiranotasunaren protagonistak" dokumentala balio anitzeko gelan.
Martxoak 9, ostirala
19:00. Bakarrizketa eta helduentzako ipuin kontaketa saioa Katilutxulo elkartean. Mailu Arrutik, Uste deuna baino ingles gehio dakiu: Masterklas eta Marka bakarrizketak eskainiko ditu. Ixable Agirresarobek Kontuk eta komerik.
21:00. Iturri-ondo jatetxean afaria egingo da. Izen emateko hiru bide daude: udaletxeko bulegoan, e-maila bidaliz kutura@larraul.eus helbidera edo telefonoz edo WhatsAppez 699 09 62 24 telefono zenbakian.
Ongi etorria, mokadutxoa, postrea, edaria eta kafea izango da eta bi menu izango dira aukeran, 25 euroan.