Larraulgo Herri Ostatua kudeatzeko proposamenak aurkezteko epea zabaldu dute

Ataria 2018ko otsailaren 20a

Martxoa 9a baino lehen aurkeztu beharko dira proposamenak.

Larraulgo udalba­tzak Herri Ostatuaren zerbi­tzua 5 urtez ustiatzeko esleipen prozesua abian jartzea onartu zuen urtarrilaren 11ko egindako osoko bilkuran, eta aurreko ostegunean egindakoan proposamenak aurkezteko epea luzatzea erabaki zuen, martxoaren 9ra arte.

Prozedura horretan parte hartzeko interesa duenak Larraulgo udaletxeko idazkaritzan aurkeztu beharko du dokumentazio guztia. Proposamenarekin batera, Baldintza Ekonomiko-Administratiboen Pleguan eskatutakoa aurkeztu beharko da, hau da, 3.000 euroko bermea. Informazio gehiago 943 693 042 telefonoan edo udala@larraul.eus helbidean eska daiteke.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!