Aiztondoko emakumeak elkarrekin Lilatoira

Ataria 2018ko otsailaren 14a

Larraulgo Udalak autobus zerbitzua eskainiko die martxoaren 4ko Lilatoiean parte hartu nahi duten herritarrei, Aiztondoko gainerako udalekin batera.

Lilatoiean izena eman nahi duenak otsailaren 19a baino lehen eman beharko du izena, www.kirolprobak.com helbidera sartuta. Bestalde, autobusez joan nahi duen herritarrak udalera hots egin beharko du, 943 69 30 42 telefonora edo e-postaz jakinarazi beharko du kultura@larraul.eus helbidean.

Autobusa martxoaren 4an, 09:00etan abiatuko da Asteasutik eta proba amaitzean, bueltan etorriko da Asteasuko plazara.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!