Ohiko osoko bilkura ostegunean

Ataria 2018ko otsailaren 14a

Udalbatza, otsailaren 15ean, 20:30ean bilduko da udaletxean gai zerrendan zehaztutako puntuak eztabaidatzeko.

Besteak beste, Larraulgo Herri Ostatua zerbitzu kudeaketarako kontratua esleitzeko lehiaketa publikoaren epea luzatzea eztabaidatuko dute zinegotziek.

Larraul, Hernio, Larraul mendi lasterketa antolatzeko aurtengo diru laguntzaren eskaera ere aztertuko dute eta hiri lurreko ataripe eraikuntzak arautzen dituen ordenantzari hasierako onarpena emango zaio, besteak beste.

Hala badagokio, Tolosaldea Buseko langileei babesa emateko aukera ere aztertuko dute udalbatzako kideek.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!