Zuberoako ikastolen aldeko otarrak salgai

Ataria 2017ko azaroaren 13a

Aiztondoko Maskaradak antolatzen jardun zuen herritar taldearen bitartez egin dute deialdia Zuberoako ikastolak laguntzeko. Ahuzki eta Irati otarrak salgai dira, 40 eta 52 euroan, hurrenez hurren. Eskaerak atxega@buhameak.eus helbidean edo 943 69 41 10 telefonoan egin daitezke.

Horrela aipatu dute zabaldu duten oharrean: "Dakizuen bezala, Zuberoan bide nekeza da euskaraz ikastearena; ondotxo dakite hori Sohütako ikastolan ere. Jarrera politikoak ez ezik, xoxa kontuak ere zailak dira bertan. Bide honetan lagundu asmoz kanpaina txiki bat egiten da urtero Euskal Herrian bertara dirua bidaltzeko. Horretarako Zuberoako produktuekin osatutako saski bat eros daiteke".

Ahuzki otarran: ardi gazta, ahate gibela, bixkotx poltsa bat artisaua eta eztia... 40 euroan salgai.

Irati otarran: ardi gaztea, ahate gibela, bixkotx poltsa bat artisaua, eztia eta axoa... 52 euroan salgai.

Eskaerak eta argibideak honako bide hauetan topatu daitezke: atxega@buhameak.eus eta 943 69 41 10 telefonoan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!