Errioxako bodegara irteera azaroaren 25ean

Ataria 2017ko urriaren 24a

Katillu Txulo elkartearen ekimenez eta Larraulgo Udalarekin elkarlanean, kultur asteari hasiera emateko irteera antolatu dute azaroaren 25erako. Izen emateko azken eguna, azaroaren 10a izango da eta irteeraren kostua 40 eurokoa izango da.

Azaroaren 25ean, 08:30ean aterako dira Larraulgo plazatik autobusez eta 10:30ean Laguardia herrian geldialdia egingo dute. 13:00etan iritsiko dira Pierola bodegara eta bisita gidatuaren ondoren bertan bazkalduko dute.

Erreserba egiteko Katillu Txulo elkarteko kontuan diru ekarpena egin beharko da eta kontzeptuan, "bodega eta izen abizenak" zehaztu beharko dira. Hau da Laboral Kutxako kontua: ES90 3035 0046 7304 60038605.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!