Larraulgo Udalak, Tolosako Aitzol euskaltegiarekin elkarlanean, aurreko urteetan bezala euskara klaseak antolatzeko asmoa dauka. Aurten bi maila sortuko dira, bat C1 edo EGA azterketa prestatzeko eta bestea maila ertainekoa.
Beste mailaren bat eratzeko aukera ere egongo litzateke. Ikastaro hauek erakunde publikoen bidez finantzatzen dira.