Eskualdeko pilotariek emaitza bikainak lortu dituzte Antiguako Txapelketan

Ataria 2017ko abuztuaren 28a

Argazkiak: Antiguako Pilotazaleok

Miren Larrartek irabazi du nesken txapelketa; Ioritz Egigurenek lortu du txapela promesa mailan, eta Peru Labakak nagusien mailan. 

Igandean jokatu ziren 69. Antiguako txapelketako finalak eta eskualdekoek emaitza bikainak lortu zituzten. Miren Larrarte bidaniarrak eta Leire Garaiek jokatu zuten finala, eta bidaniarrak irabazi zuen 12-18. 

Promesen mailan, Ioritz Egigurenek eta Iñigo Bikuñak jokatu zuten finala Enaitz Ansoren eta Aitor Arangurenen aurka. Egigurenek eta Bikuñak irabazi zuten finala: 16 eta 22.

Nagusien mailan, Xabi Zubiria berrobitarrak eta Iosu Iruritak jokatu zuten Peru Labaka zizurkildarraren eta Beñat Garmendiaren aurka. Peru Labakak eta Garmendiak irabazi zuten finala, 11 eta 22. 

Emaitza bikainez gain, Peru Labakak Iñigo Salbidea saria lortu zuen; hau da, txapelketako pilotari gipuzkoar onenaren saria. Egiguren, berriz, promesa mailan nabarmendu den pilotaria izan da. 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!