Larraulgo San Estebanak 2017

Paellaren bueltan, San Esteban jaien azken egunean

Erabiltzailearen aurpegia Josu Artutxa Dorronsoro 2017ko abuztuaren 6a

Gaurko egunarekin amaituko dira, Larraulen, aurtengo sanestebanak, eta horrela, datorren urtera arte agurtuko dute Peio Joxepe. Bitartean, herritarrak elkarrekin bildu dira bazkal orduan, arratsaldeko bertso saioaren aurretik.

Goizean, sagardo dastaketa, herriko haurren dantza emanaldia eta toka txapelketa izan dituzte herrian, eta ondoren xahututako indarrak berreskuratzeko asmotan, paella herrikoia ospatu dute plaza inguruko aterpean. Batzuk, tokirik gabe geratu dira eta kanpoan jan behar izan dute. Nabaria zen, festak amaitzear direla, nekea nagusi zelako askoren aurpegietan.

Orain, berriz, bertso saio bikainaz gozatzen ariko dira gehienak. Bertan, kantuan ari direnak, Amets Arzallus, Maialen Lujanbio, Oihana Iguaran eta Unai Mendizabal dira, herriko bertso taldeko kideen esanetara. Iluntzean, berriz, festetan azken doinuak jo eta kantatzeko ardura, Laja gaztea eta Elustondo trikitilariena izango da, iluntzera bitarte ariko direlako hauspoari eta panderoari eragiten.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!