Larraulgo San Estebanak 2017

Auto istripu baten erreskate lanetan, larrauldarrak ikusle

Erabiltzailearen aurpegia Josu Artutxa Dorronsoro 2017ko abuztuaren 5a

Larraulgo sanestebanetan, hirugarren eguna dute gaurkoa. Goizean, herritarrak frontoian bildu dira, DYA-ko kideek gauzatu duten kotxe istripu baten osteko erreskate lanen simulakro bat ikusteko.

Bitxia badirudi ere, halaxe egin dute. Auto istripu bat bezalako ezbeharren aurrean nola jokatzen duten erakutsi, erreskate bat irudikatu. Horretan aritu dira DYA-ko langileak, ingurura hurbildu diren larrauldarrei beraien eginkizuna zein izaten den gizarteratzen. Bertan, istripu ondorengo urrats guztiak azaldu dituzte, banan bana, ingurua babestetik hasi, autoa guztiz ireki eta biktima anbulantziara eraman arteko prozesua.

Hain zuzen, urteko sasoi honetan, jende asko mugitzen da autoz hara eta hona bidaiatzeko, eta beste edozein hilabetetan baino handiagoak dira istripu kopuruak. DYA-ko kideek gainera, alkoholaren kontsumoaren inguruan ohartarazi diete herritarrei. Beraz, kontzientzia apur bat piztu eta ezinbesteko ikasgaia izan da gaurkoa, eta horrela eskertu dute bertaratu diren guztiek, txalo zaparrada batekin. Amaieran, guztiek istripu gunea eta anbulantziak ikusteko aukera izan dute, baita materialak eskuetan hartzeko ere.

Horrelako jarduerak, urtero antolatzen dituztela aipatu dute herritarrek, bertan bizi direnek, jaiez gain, zerbait ezberdina ikus dezaten, eta DYA-koek ere, praktikak modu errealago batean egin ditzaten. Iaz, esaterako, haterofiliaren inguruko erakustaldia eta hitzaldia izan zuten sanestebanetako egitarauean. Bien bitartean, Larraulen festa gailenduko da beste ezeren gainetik. Hemen daukazue, arratsaldeko jardueren egitaraua.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!