2017-2018 ikasturterako jarduerak prestatu dituzte

Ataria 2017ko uztailaren 20a

Haur eta helduentzako jarduerak antolatu dituzte Larraulen. Izen emateak Aiztondo zerbitzuen mankomunitatean egin beharko dira uztailaren 21a baino lehen: itsaso@aiztondo.eus helbidean edo whatsappez 688 72 42 86 telefonoan.

Haurrentzako, besteak beste, kirola ezagutuz (patinak, atletismoa, txirrindularitza), zumba, antzerkia, musika, euskal dantza, robotika eta xake ikastaroak izango dira, urria eta ekaina bitartean.

Helduentzako zumba, xake eta robotika ikastaroak izango dira, 16 urtetik gorakoentzat. Bestalde, yoga ikastaro bat ere prestatu dute eta ikastaro honetan izen ematea zuzenean egingo da eta ez Larraulgo Udalak ezta Aiztondo Zerbitzuen Mankomunitateak ez dute beregain erantzukizunik hartuko. Horretarako yogavillabona@hotmail.com helbidera deitu edo telefono zenbaki hauetara hots egin daiteke: 605 743 987 (Aloña) / 659 045 930 (Bharat). Chi-qun ikastaro bat ere antolatu da 16 urtetik gorakoentzat eta izen emateko 618 303 582 telefonora deitu beharko da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!