Aldapan gora... infernuan gora

Ataria 2017ko maiatzaren 20a

Larraulgo kirol astearen barruan, atzo, Larraulgo Infernua kronoigoera herrikoia egin zuten. Zazpi lagunek eman zuten izena kirol proban.

Joxemi Mujikak egin zuen denborarik onena 3 minutu eta 27 segundu behar izan baitzituen Asteasutik Larraulera igotzeko, duela gutxi konpondu duten oinezkoen bidetik.

Andoni Urbieta, Aritz Mujika, Anjel Serrano, Jon Urkaregi, Xuban Irazu eta Ibai Urbieta izan ziren gainerako parte hartzaileak.

Asteburuan sartuta, gaur eta bihar egingo dira Larraulgo kirol asteko azkeneko ekitaldiak:

Maiatzak 20, larunbata

10:30. Fit camp saioa izango da, plazan.

12:00. Ebaluaketa nutriziolana, plazan.

12:15. Xake txapelketa herrikoia jokatuko da, adin guztietako herritarrei irekia.

18:00. Esgrima erakustaldia egingo dute. Kirola ezagutu eta froga egiteko aukera ere izango da , plazan

Maiatzak 21, igandea

11:00. Duatloia, haur eta gaztetxoentzat.

12:00. Jolasak plazan: sokatira, toka, txingak, boloak, mahai tenisa…, nahi duen orok parte har dezake jarduera ezberdinetan.

18:00. Frotenis txapelketa finala jokatuko da.

19:00. Areto futbol txapelketa finala jokatuko da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!