Emakumeen Nazioarteko Eguna 2017

Martxoaren 10ean afaria Larraulgo emakumeentzat

Ataria 2017ko martxoaren 3a

Aiztondo Zerbitzuen Mankomunitateak antolatu du afaria eta ostiralean izango da, martxoak 10, 21:00etan Larraulgo Ostatuan. Ondoren karaokea izango da. Afariaren aurretik Maia Ansak dinamizatuta, Loreak filma eskainiko dute kultur aretoan 19:30ean hasita.

Martxoaren 6a baino lehen eskuratu beharko dira afarirako txartelak Larraulgo ostatuan. Bi menu izango dira aukeran eta afariaren prezioa 25 eurokoa izango da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!