Xake ikastaro berritzailea eskainiko dute Larraulen

Ataria 2016ko azaroaren 28a

Abenduaren 12ra arte eman daiteke izena, itsaso@aiztondo.eus helbidean edo 943 69 39 30 telefono zenbakian.

2016-2017 ikasturtean eta eskolaz kanpoko aktibitate bezala ikastaro berritzailea prestatu dute, irakasteko metodologia berriekin, "xakea erreminta pedagogiko bezala" erabiliz.

Aiztondo Zerbitzuen Mankomunitatetik eta Larraulgo Udaletik adierazi dutenez, "xakea, azken finean, beste edozein giza ekintza bezalakoa da, banakakoa inguratzen duen munduan kokatzea bideratzen du, azken finean, xakea bide bat da besteekin une entretenigarriak eta pozgarriak konpartitzeko eta besteekin gelditu eta ikusteko aitzakia bat".

Jokin izango dute irakasle bezala xake ikastaroan eta 2017ko ekaina bitartean luzatuko da kurtsoa. 20 euro balioko du izen emateak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!